XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Monjaen abestietan euki du jarraipena, emakumeak otoitz nagusian parte artze orrek.

Orduan, Ordena Txikien eginkizun guztiak bete ditu emakumeak.

Ordenik ez du artu, ordea, Ozidenten. Orientean, bai.

- BIDE BARRIAK? DIAKONADOA, APAIZTASUNA.

Aldi artako gizartean, emakumeari zelan begiratzen yakon gogoan artuta, asko esan nai dau ta indar aundia dauka orrenbeste eskubida emateak.

Ordurako, izugarria zan.

iñundik be.

Gaur, barriz, zurrumurru aundiak dabiltz errialde batzuetan.

Bai katolikoen artean, bai beste erlijiotarren artean.

Guztiak dakizue, noski, zelan 1958-9-27'gn Suezia'ko luterotarren eleiz Batzarrak, baietza emon eutson emakumeak abadetasunera irixteari (aurreneko urtean ezetz esan eben).

Orrek eztabaida gorriak sortu dauz, euren artean batez be, eta baita bestelako Eleizen barruan ere.

Ez da orain momentu egokia arazo ori ikusteko, interesantea izanarren.

Ba-dakizute, baña, katolikoen aldetik be izan dirala eskariak - Suiza aldetik alegia - emakumeen apaiztasunerako.

Erantzunik ez dabe artu, baña Eleiza'k nozpait arazo ori aztertuko dauala uste dogu.

Teoloji arrazoiak aurka - Kristo, gizona lez gizatu dala.

- Apostoluen aukera.

Gizonak ziran, baña garai artan, bestetara jokatu ete zitekean Kristo?.

- Tradizioa.

Ikusi bearko litzake.

Bear ba'da.

aldi batzuetan egoki ez dana, beste garai batean bai.

Gauza batzuk astia bear dabe, ondo eldu arte.

Jakiña, ikusi bear da zer dan aldatu eziña dana; baña, ondoaztertu baño lenago eta bear bada prejuizio batek eraginda eritxi bat emotea, ori ez.

idazti Deunean murgildu bearko da, textoak ondo aztertu, sustrai-sustraietara joan....